Skip to main content

Donostia

 Donostiako argazkia, Kontxako hondartzatik Ondarreta hondartzara eta Monte Igeldora

Donostia errugbi-tradizio sendoa duen hiria da, Bera Bera Errugbi Taldea izanik horren adibiderik onena. Bestetik, Anoetako estadioan antolatutako ekitaldiak ere dira tradizio sendo honen adierazle, besteak beste Heineken Cup-eko jokatutako partida ezberdinak (Europako errugbi lehiaketa gorenena) eta Frantziako Top 14-a.

Bera Bera gara

Bera Bera klubaren saila guztien argazkia Konstituzio plazan

Nazioarteko goi mailako errugbi partida antolatuko dugu Anoetako estadioan, World Tour-ak (munduko errugbia zuzentzen duen erakundea) azaroan aurreikusita dituen ekitaldien barne. Helburua da ekitaldi mota hauek denboran zehar iraunaraztea eta hiritarrentzat erakargarri suertatzea.

Samoako jokalari bat haka egiten

Partida

Ameriketako Estatu Batuetako eta Samoako selekzioen arteko partida izango da, munduko lehen planoko bi nazio, World Tour-eko klasifikazioko hamabosgarren eta hamaseigarrenak, Donostiarentzat erakargarri suertatzen diren xehetasun handiko bi hamabosteko, hain zuzen.

Helburua, goi mailako errugbi ekitaldia donostira ekartzea, errugbiaren baloraeak zabaltzea, eta gure hiria, Gipuzkoa eta Euskadi ezagutaraztea, Ameriketako Estatu Batuetan eta Polinesian, besteak beste.

Samoa Rugby Union logoa

SAMOA

Samoa, indar fisikoko errugbiaren irudi da. Kirol honen beste kontzeptu bat, organismo fisiko pribilegiatuetan oinarritzen dena. Naturako indarra dira. 

1991tik 2015ra ospatu diren munduko txapelketa guztietan hartu dute parte. 2019an Japonian jokatuko den hurrengo munduko txapelketan Irlanda, Errusia, Eskozia eta anfitrioien talde beran izango dira.

Jokalariek munduko ekiporik onenetan jokatzen dute, diaspora nabarmen batekin. Jokalari horietako asko Auckland-eko (Zeelanda Berria) auzoetan hezi izan dira, samoar emigrante asko dagoelarik bertan. Izan ere, Zeelanda Berriko selekzioko “marea beltza”-n jokalari samoarrak badaude. Euskadin lehen aldiz ikusi ahal izango dira zuzenean. 

Usa Rugby logoa

USA

Estatu Batuak funtsezko merkatua da, bereziki ekonomiari dagokionean. Gaur egun, Europako hainbat ekipotan jokalariak ditu, hala nola, London Scottish, Newcastle Falcons edo Cardiff Blues, nahiz eta beraien helburua errugbia beren herrialdean zabaltzea den.

Munduko selekziorik onenak Amerikara jokatzera eraman izan dituzte, Zeelanda Berria edo Irlanda, besteak bete. Gainera, Argentinaren ondoren, Ameriketan mailarik altuena duen bigarren herrialdea da.

Orain dela bi urte, Donostian Tonga-ren aurka izandako partidan, inpresio ona utzi zuten eta haien kirol-maila eta antolakuntza-maila hazten doa urtero, laguntza ekonomiko garrantzitsu batek babestua.

Anoeta zelai berriko 3D irudia birtuala

Anoeta

1993an inauguratua, momentu honetan egiten ari diren birmoldaketari esker gaur egun 32.000 eserleku erabilgarri ditu.

Bilmodketa honi esker ere ikusleak zelaitik gertuago egongo dira, eta eserleku guztietako ikusgaitasuna hobetu da.

Sarbideak eta guneak ere hobetu dira, hortaz oraingo honetan errugbiaz eta urteko beste egunetan futbolaz gozatzeko estadioa izango da.

Sarrerak online erosteko Marcaentradas-era linka

Sarrerak zenbakitzen dira. Prezioak 14€-etatik 27€-etaraino doaz.

Nahiago badezu, gerturatu zaitez salmenta puntuetara.

Antolatzaileak

Babesleak